Gemma Garcia Fabrega.
Kataluniako erreferenduma. ERREALITATEAREN ISPILUAK

Lehorrez, itsasoz eta airez

2017ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Guardia Zibilaren auto batera igo eta Omniumeko Jordi Cuixartek eta ANCko Jordi Sanchezek elkarretaratzea ezeztatu zutenean, jendeak «Ez» erantzun zuen irmotasunez. Goizean argi adierazi du emakumezko batek: «Bukaerara arte jarraituko dugu». Inkognita da non ote dagoen bukaera hori, baina itxi den ziurtasuna da protestaren jauzi kualitatiboa urriaren 1etik haratago doala. Mugimenduak mugimendua gainditzen du, eta hori berme bat da. Erdizka ikusarazten du jendea ez dela konformatuko hautetsontzi baten barruan botopaper bat jartzearekin —ez badute indarrarekin eragozten—, baizik eta autodeterminazioa exijituko duela. 78ko giltzarrapoa irekita dago.

Nazioartearen elkartasunaren babesean, iraultza katalanaren indarguneetako bat da lehorrez, itsasoz eta airez zabaltzen dela. Milaka pertsona elkartzen dira Kataluniako Justizia Auzitegi Gorenaren aurrean, errepresioaren kontra egiteko, atxilotutakoen askatasuna eskatzeko. Aspaldian ez bezala, ikasle mugimendua kalera ateratzen da masiboki.

Nekazarien Batasunak eta Laborantza Kooperatiben Federazioak erabakitze eskubidearen alde manifestu bat sinatu ondoren, lehorretik, poliki eta samaldan, Maresmeko traktoreak Bartzelonara iristen dira, demokraziaren eta askatasunaren aldeko mobilizazioarekin bat egiteko.

Itsasoz, asanblean eskua altxatuta, Bartzelonako eta baita Tarragonako zamaketariek ere—haien askotarikotasun ideologikoa gorabehera—, uko egin diote hornidura emateari herenegun Poliziari ostatu emateko kairatu zituzten hiru ontziei.

Airez, sindikatu alternatiboek iragarri dute balizko greba orokor bat urriaren 3tik aurrera, eta goi bilera bat deitu dute elkarte eta alderdiekin, elkarrekin diseinatzeko.

Elkartasun hori guztia ehuntzen doan bitartean, erreferendumaren logistikak ez du etenik. Instituzio katalanei emandako kolpeak ez du saihesten urriaren 1a posible egiteko botoiak, diskretuko bada ere, aktibatzen joatea. Idazten ari naizenean, erreferendumaren webguneak argitaratu ditu bozkalekuak. Nik badakit non bozkatuko dudan: betiko tokian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.