Urteurrena ospatzeko ekintzak
120. urteurrenaren karietara, urrian doako bisita gidatuak antolatu dituzte, eta museoko bisita ere doakoa izango da parte hartzen dutenentzat: astearte, larunbat eta igandeetan izango dira saioak, 12:00etan euskaraz eta 18:30ean gaztelaniaz.
Familientzat tailerrak ere antolatu dituzte, urriko larunbatetan, Paperezko museo bat izenburupean. Aran Santamaria artistaren laguntzarekin, parte hartzaileek beren museoa sortu ahalko dute, pop-up teknikaren bidez.
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.