Udal eta foru hauteskundeak. Gipuzkoa

ESANA. MIKEL LEZAMA. PPren Gipuzkoako ahaldungaia

2023ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun

Udal eta foru hauteskundeak. Gipuzkoa

Etxebizitza bermatuko duela esan du EH Bilduk

Maddalen Iriartek, Gipuzkoako Batzar Nagusietarako EH Bilduren zerrendaburuak, atzo adierazi zuen EH Bilduren «konpromisoa» Gipuzkoan etxebizitza eskubidea bermatzea izango dela. Irunen (Gipuzkoa) egindako ekitaldian nabarmendu zuenez, udal sustapenetan alokairu soziala eta gazteen emantzipaziorako etxebizitza sarea handitzea izango dute helburu, udal eta foru hauteskundeak irabaziz gero.

Espainiako Gorteek onartutako Etxebizitza Legea martxan jartzearen alde egin zuen Iriartek, eta tentsio handiko eremuak izendatzeari eman zion garrantzia. Hamabost udalerritan egin ahalko litzatekeela esan zuen; besteak beste, Donostiako auzo batzuetan, Zarautzen, Hondarribian eta Elgoibarren.


Udal eta foru hauteskundeak. Gipuzkoa

PSE-EE: «Ezin gara iraganera itzuli»

LASARTE-ORIA. Jose Ignacio Asensio PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungaia Lasarte-Orian izan da. Bertan esan du ezin direla iraganera itzuli,«EH Bilduk Lasarte-Orian eragiten zuen kaosera eta paralisira»: «Guk etorkizunera begiratzen dugu».


Udal eta foru hauteskundeak. Gipuzkoa

EP-k dio landa bizitza desegiten ari direla

BEASAIN. Elkarrekin Podemosek landa eremuari buruzko adierazpenak egin ditu Beasainen (Gipuzkoa). Aritz Korsitto herriko alkategaiak salatu du landa bizitza apurka desegiten ari direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.