22 TANTO

2023ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
Bikotekide bat? BeƱat [Rezusta].
Aurkari bat? Txarrak izan dira denak.
Frontoi bat? Atano [Donostia].
Partida bat? 2019an, Atanon, Altunaren aurka jokatu nuen buruz burukoaren final-laurdena [22-18 irabazi zion].
Unerik onena? Asko izan ditut; ezin dut bat aukeratu.
Eta txarrena? Joan den asteko egunak nahiko gogorrak izan ziren.
Idolo bat? Irujo.
Zer eman dizu pilotak? Asko: diziplina, bizi kalitate ederra eta harro sentiarazteko bitartekoa.
Eta kendu? Denbora asko eta osasunaren zati handi bat.
Pilotari izan ez bazina? Ez dakit; orain erabaki beharko dut zer egin. Urtebete barru esango dizut erantzuna.
Pilota profesionalak duen onena? Lagunen arteko harremanak.
Eta txarrena? Autoexijentzia eta lehiaren norgehiagoka.
Ametsik baduzu? Asko.
Eta damurik? Aldatzeko gauza asko bai, baina damurik ez.
Ezaguna izateak arazoak eragin dizkizu? Ez.
Zaletasunen bat? Mendia. Ea belaunak zer dioen.
Bizitzeko leku bat? Arama.
Eta oporretarako? Ez naiz joan askotara, eta askotara joan nahiko nuke.
Eta parrandarako? Etxean bezala, inon ez: Ordizian [Gipuzkoa].
Jaki bat? Txuleta.
Edari bat? Sagardoa.
Kanta bat? Bob Marleyren Could You Be Loved.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.