'Aitaren Etxea' telesailaren azkeneko atala emango dute gaur ETB1en

urtzi urkizu
Donostia
2016ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Pausokak ETBrentzat egindako Aitaren Etxea telesailaren hamabosgarren eta azkeneko atala gaur emango dute, 22:10ean. Hiru arrazoi eman zituen ETBko zuzendari Edu Barinagak bigarren denboraldirik ez egiteko: «Ikusle kopuruak txikiak dira, oso garestia da, eta beste telesail bat ekoizten ari gara [Eskamak kentzen]». Otsailaren bigarren hamabostaldian estreinatuko du euskarazko kateak Eskamak kentzen, eta bitartean ez da telesailik izango euskarazko katean. Aitaren etxea-k batez beste 15.000 ikus-entzule izan ditu astero Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Azkeneko atalean argituko da ea Irene Albertorekin ezkonduko den eta Martin Kanaria uharteetara soldaduskara joango den. Echegui herrian dira Hola aldizkariko argazkilaria, No-doko kamerariak eta gobernadore zibila, besteak beste, alkatearen alabaren ezkontzarako. Baina ezkontza egunean bertan, prestatzen ari denean, orain arte ikusi ez duena ikusiko du Irenek: Alberto bere aita bezalakoa dela funtsean, eta ezkontzen bada, bere ama bezalakoa bihurtuko dela bera ere. Triste, baina elizarako bidea hartuko du. Bitartean, erresistentziako lagunek ekintza bat egin nahi dute: elizako bidean ikurrin bat jartzea. Martinek, berriz, agur esango dio familiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.