Athletic eta Osasuna bolada onari eusteko asmoz ligan

2023ko irailaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Athleticek eta Osasunak aho zapore onarekin amaitu zuten ligako aurreko jardunaldia, beren partidak iraulita garaipena lortu baitzuten. Gaur sendo jarraitu nahi dute ligan. Zuri-gorriek, Mallorcan irabaziz gero, hirugarren garaipena kateatu dezakete (16:15, La Liga). Yeray ez da osatu, eta ez da espero Valverdek aldaketa handirik egitea hamaikakoan. Neurketa honela aztertu zuen: «Mallorca talde oldarkorra eta ausarta da. Gure onena eman beharko dugu irabazteko».

Osasunak, berriz, ahalik eta azkarrena ahaztu beharko du Europatik kanpo geratu izanaren kolpea. Partida erakargarria du horretarako, Bartzelona hartuko baitu Sadarren (21:00, La Liga). Txandakatzeak egin ditzake Arrasatek, eta Arnaizek, Aimar Orozek eta Barjak aukera dute hasieratik aritzeko. Bartzelonan, Xavi Hernandezek estreinakoz sartu du deialdian Iñigo Martinez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.