BAKARRIZKETA

Jokoa errenta da AEBetan, eta ez bakarrik Las Vegasen

xabier martin
2018ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
AEBetako justiziak jokoa legezko bihurtzearen aldeko epai historikoa eman du, eta estatu guztietan kirol apustuak legeztatu ahal izango dira; hala, parez pare zabaldu dio atea milioi askoko negozio horri.

1. Gure zaharrek esaten zuten jokoa ez dela errenta. Oker zenbiltzala apustu egingo al dugu? Beste baten aurka egin apustu hori, AEBetan ireki berri den jokalekua ikusita argi baitago errenta handia izango dela askorentzat laster. Las Vegasko argiek distira gutxiagorekin argitzen dutela esan daiteke. Monopolioa bukatu da.

2. Zer monopolio? Jokoa ez da legezkoa AEBetan, ez da izan tradizionalki, eta eSports euskarrikoa ere ez da legezko izan 1992tik; baina aginte federalak Las Vegasko kasinoak salbuetsi zituen, eta haiek dira monopolio horren ordezkariak. Nevadako kasinoak kirolen Sodoma eta Gomorra txiki batzuk direla esan daiteke, txikiak eta kontrolatuak orain arte.

3. Eta zein da jokaleku berria? AEBetako Epaitegi Gorenak kirol apustuak legeztatzearen aldeko epaia eman berri duela, eta astindu handia datorrela jokoak urtero eragiten duen milaka milioi dolarreko negozioan. Legez jarduten dutenek (Nevadan) sekula izan ez duten legezko lehia nozituko dute, beste hainbat estatutan zabal ditzaketen kirol kasinoengatik, eta negozio tradizional horretan legez beste aritzen direnak, hau da, krimen antolatua, urrezko arrautzak erruten dituen oiloetako bat galtzeko arriskuan daude.

4. Hainbesterako al da jokoaren inguruan mugitzen den negozioa AEBetan? Kirolarekin lotutako apustuek —legezkoek— 4.500 milioi dolar inguru eragin zuten 2016an, eta aurreko urterako kopuru hori 5.000 milioira igoko zela uste dute analistek; gogoratu behar da bakarrik Las Vegasko kasinoetan egin daitezkeela. Horrek eman dezake kirol apustuen negozio horrek mugitzen dituen benetako kopuruen neurria. Gizonezko estatubatuarren hiru herenek apustuak egin dituzte inoiz, eta hamarretik bat Las Vesgasko kasinoetan egon da inoiz jokoan.

5. Zer diote kirol torneoak antolatzen dituztenek? Pozarren daude, batez ere NBAko agintariak. Saskibaloi txapelketa horren inguruko apustuek eragindako irabazien %1 eskatu dute dagoeneko. Finantzaketa bide berri bat ireki zaie, finean; orain arte, legetik kanpo eraikitako egituratik garraiatzen zen dirua denen begietara mugituko da aurrerantzean, eta eragile bakoitza bere zatia eskatzen ari da jadanik.

6. Eta, orduan, kasinoak ikusi ahal izango dira nonahi AEBetan? Bai eta ez. Justiziak eman duen epaiak atea zabaltzen du estatu bakoitzean beeting jokoa legez arautzeko, baina ez ditu apustuak legezko bihurtzen bere kabuz. Ikusi egin beharko da estatu bakoitzak nola jokatzen duen partida hori, kirol apustuen inguruko 1992ko debekua kendu eta gero. Edonola ere, ezin da ukatu kirol jokoaren kasino berri askoren lehen harria jarri duela dagoeneko epai historikoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.