Koronabirusa

Positiboen ehunekoa %7koa da Hegoaldean, 518 kasu zenbatuta

Uxue Rey Gorraiz.
Iruñea
2020ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Abuztu erdialdetik aurrera erregistratutako positibo kopururik apalena atzeman zuten herenegun Hego Euskal Herrian. Zehazki, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, birusa detektatzeko 7.443 proba egin ziren igandean, eta 518 kasu positibo zenbatu zituzten; alegia, proben %7k eman zuten positibo. Dena dela, aipatzekoa da egun bakarrean egindako proba kopuruaren beherakada; bezperan baino 3.000 proba gutxiago egin baitziren.

Kutsatzeen datuei dagokienez, Hego Euskal Herriko lurraldeetatik Bizkaian atzeman zuten positibo gehien herenegun (206); Gipuzkoan 177 kasu zenbatu zituzten; Araban, berriz, 45 izan ziren. Nafarroan 83 kasu atzeman zituzten. Hain justu, herrialde horretan baizik ez zen hazi egun bakarrean atzemandako kasu kopurua; bezperan baino hamabost gehiago zenbatu zituzten, eta nabarmen handitu zen positiboen ehunekoa: proben %8,5ek eman zuten positibo. Osakidetzaren testetan, berriz, %6,7koa izan zen positiboen ehunekoa.

Gainera, Nafarroako Gobernuak lau heriotzaren berri eman zuen atzo: hiru lagun hil ziren herenegun, eta beste bat, berriz, aurreko egunetan. 71 eta 88 urte bitartekoak dira zendutakoak.

Gaixo gehiago ospitaleetan

Azken datuen arabera, igandean 26 lagun erietxeratu zituzten Hegoaldean, eta, gora egin du birusagatik erietxeratuta dauden pertsonen kopuruak: 714 dira, aurreko egunean baino hamabi gehiago. Joera berdintsua da ZIUetako egoeran:171 daude unitate horietan, bezperan baino lau gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.