Barrenak salatu du «urraketa larria» direla 35/02 auziko inhabilitazioak

Hodei Iruretagoiena.
Donostia
2015eko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Gogor kritikatu du Sortuk Espainiako Auzitegi Gorenak zortzi laguni hauteskundeetarako aurkezteko aukera kentzea. Herriko tabernen auzian zigortutakoak dira: Joseba Permach, Rufi Etxeberria, Juan Kruz Aldasoro, Joseba Alvarez, Karmelo Landa, Jon Gorrotxategi, Floren Aoiz eta Antton Morcillo. Lehenengo bosteiurtebete eta hamar hilabeteko inhabilitazioa ezarri zieten, eta gainerako hirurei urtebete eta sei hilabetekoa. «Giza eskubideak bortxatzen ditu erabakiak, eskubide zibil eta politikoen urraketa larria da», adierazi zuen atzo Pernando Barrenak. Sortuko bozeramailearekin batera, Donostiako Herria tabernaren aurrean egindako agerraldian izan ziren Rufi Etxeberria, Joseba Alvarez eta Jon Gorrotxategi, zigortutako kideak.

Gorenaren erabakia 35/02 sumarioan egindako «beste gehiegikeria bat» dela salatu zuen Barrenak. «Arazoa», ordea, Espainiako Estatuak duela azaldu zuen, «ez daukalako konponbiderako eskaintzarik». Espainiako Gobernuak Konstituzioko 155. artikulua erabiltzeko aukera mahai gainean jarri izana aipatu zuen Sortuko kideak: «Bere eskaintza etengabeko beldur eta mehatxuan oinarritzen duen estatu batek ez du zilegitasun demokratikorik». Hala, Sortuk eta ezker abertzaleak «salbuespen egoera guztiak baliogabetu arte» lanean segituko dutela ziurtatu zuen: «Ezin dira inhabilitatu ideiak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.