AGINTARIEN MEZUAK

2015eko uztailaren 29a
00:00
Entzun
«Badira enpresak ohitu direnak gazte bekadunekin lan egiten, eta bekadun estatusetik langile estatuserako igarotze formalari muzin egiten diote enpresari askok —ez dut orokortu nahi; ezin dira guztiak zaku berean sartu—. Beharginekin baino erosoago daude bekadunekin».

Josu Erkoreka

Eusko Jaurlaritzako bozeramailea

«Gazteak oso ondo prestatuta daude, eta logikoa da atzerrian lana bilatzeko tentazioa edukitzea. Eskatuko nieke izan dezatela pixka bat sufritzeko gaitasuna, bai baitakit sufritzen ari direla lan bila, herri hau eta bere enpresak gai izango baitira, gobernuaren laguntzaz, haien lan eskariei irteera emateko. Ez dugu nahi alde egin dezaten. Pixka bat eusten badiote, aukera izango dute lanpostu bat aurkitzeko. Seme bat daukat langabezian, kanpoan lan egiteko aukera daukana, baina geratzeko esan diot, topatuko duela zerbait».

Angel Toña

Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburua

«Zenbat eta gehiago jakin guztiari buruz, hobe. Izugarri jakiteagatik ez zaizue ezer txarrik gertatuko. Gero, ikusiko dugu... Bat ingeniaria, kimikaria eta futbolaria baldin bada, munduko ate guztiak zabaltzen zaizkio».

Mariano Rajoy

Espainiako Gobernuko presidentea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.