Koronabirusa

Sarek presoen seme-alaben auzia nabarmendu du

2020ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
Sarek gogora ekarri nahi izan du haur motxiladunek hala deritzete euskal presoen seme-alabei bi hilabete daramatzatela gurasoak ikusi gabe, espetxeetarako bisitak bertan behera utzi baitzituzten koronabirusaren pandemiaren ondorioz. Kasu askotan,bideokonferentzia bidez ere ez dute haiekin kontaktuan jartzerik izan: «Hori da euskal presoei ezartzen zaien salbuespen legediak eragindako beste errealitateetako bat, senideengan eragin zuzena duen zigor gehigarri bat, zeina are gogorragoa baita haur txikientzat». Ehun baino gehiago dira gurasoren bat espetxean duten haurrak; horietatik hamabost inguruk biak dituzte preso.

Bisitak eta irteerak berriro baimentzen hasteko iragarpenari dagokionez, Sarek esan du «pozez» hartu duela, baina «kezkaz eta zuhurtziaz» ere bai, «euskal presoei ezarritako urruntze politika dela eta, eta, gaur egun indarrean dagoen zirkulazio askearen debekua ikusita, ez baitakigu euskal presoen senideek, eta presoen haurrek ere, bisita horiek egin ahal izango dituzten».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.