ERREAKZIOAK

2018ko irailaren 30a
00:00
Entzun
«Demokrazia eta askatasuna aldarrikatzera etorri gara ekitaldi honetara. Gure ustez, zigortutako politikari katalanak errugabeak dira, eta etxean egon beharko lukete. Europako Batasunean estatu batek ezin dio errepresioarekin erantzun politikoa den errealitate bati».

Luke Uribetxebarria EAJ

«Duela urtebete Katalunian geunden, han egindako ariketa zibiko eta demokratikoaren lekuko izateko, baina, era berean, Espainiako Estatuak erabilitako biolentziaren lekuko ere izan ginen. Gernikak ere bortxazko egoera bat jasan zuen, eta bakearen ikur bilakatu da. EH Bilduk ere jarraituko du bakearen, elkarbizitzaren eta demokraziaren alde lan egiten».

Maddalen Iriarte EH Bildu

«Urriaren 1eko erreferenduma demokrazia ariketa izan zen, eta errepresioa baino ez zuten jaso Espainiako Gobernuaren aldetik. Orain arduradunak aldatu dira, baina Pedro Sanchezek segitzen du autodeterminazio eskubidea aitortu gabe. Ez dauka eskaintza demokratikorik Kataluniarentzat edo Euskal Herriarentzat, eta horren froga nabariena dira espetxean eta erbestean daudenak».

Garbiñe Aranburu LAB

«Herrien autodeterminazioa ez da delitua, nazioarteko itun guztiek jasotako eskubidea baizik. Iaz herriak botoa eman zuen, gailendu zen, eta oso agindu irmoa eman zuen. Orain gauzatu behar da».

Roger Heredia ANC
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.