Otziren pizgailua

'Izotzetako gizonak' sua pizteko sistema bitxi bat zeraman aldean, momifikaturik aurkitu zutenean.

xabier martin
2011ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Otzi izotzetako gizonaren momiak jakintza izugarria eman die arkeologoei 1991n Tirolgo Alpeetan aurkitu zutenetik. Otzi duela 5.300 urte bizi izan zen, harik eta modu bortitzean hil zuten arte. Izotzak bere gorpua gorde zuen, momifikaturik, baita aldean zeramatzan ondasunak ere. Haien artean sekula ikusi gabeko pizgailua zegoen, sistema bitxia bezain eraginkorra. Onddo mota bat zuen ardagai gisa, baita landare mota batzuk ere, dozena bat kasik. Suharriak eta piritak osatzen zuten antzinako pizgailu hura. Elurrez eta izotzez inguraturik eta zauri larriekin, Otzik ezin izan zuen surik piztu, bistan da.

Alfons eta Adrie Kemmis forentseek Otziren aurpegia berreraiki dute berriki 3D teknologiarik aurreratuenarekin. Otziri asmatu zioten itxura aldatu dute forentseek orain. Begiak marroiak zituen, txikiak eta biziak, eta ez urdinak, oraintsu arte irudikatzen zuten moduan. 45 urteko gizonak egungo pertsona edadetu baten itxura zuen, bizar zuri luze batekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.