Landa podiumera igo da zazpi urteren ondoren

2022ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Fedearen eta ez etsitzearen saria jaso du Mikel Landak (Bahrain) aurtengo Giroan. Ezbeharrek ametsak zapuztu dizkiote behin eta berriz, baina ez du amore eman, eta hala, bigarren aldiz igo da Italiako probako podiumera. 2015ean ere hirugarren izan zen, Alberto Contador eta Fabio Aru taldekidearen atzetik. Geroztik, gogotik saiatu da gorenera itzultzen itzuli handietan, Sky, Movistar eta Bahrain taldeekin. Baina beti izan du zerbait. Giroan, bi aldiz erretiratu behar izan da; tripako minez 2016an, eta eroriko baten erruz 2021ean. 2019an laugarren izan zen; beste koska bat igo du aurten.

Ibilbidea Landaren neurrira zegoen egina, eta haren aurkari nagusietako batzuk jokoz kanpo gelditu dira egunen joanean. Arabarrak, berriz, ez du zorigaitzik izan. Erraztasun handiz lortu du hirugarren postua. Ez du inork estutu. Alabaina, garaipena urruti samar geratu zaio azkenean; 3.24ra. Pello Bilbao (Bahrain), berriz, bosgarren postuan sailkatu da, 9.14ra. Laugarrenez sartu da Giroko hamar onenen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.