Noiz sortua: 2019-04-30 00:30:00

SOSLAIA. Clara Montero

Tabakaleraren gidaritza berria

MIKEL ARRAZOLA

Ainhoa Sarasola -

2019ko apirilak 30
Ane Rodriguezek kargua utziko zuela jakinarazi ostean, Donostiako Tabakalera Kultur Garaikidearen Nazioarteko Zentroak kultur zuzendari berria hautatzeko prozesua hasi zuen, otsailean. Zentroaren Administrazio Kontseiluak prozesuak utzitako emaitzaren berri eman zuen atzo, ohar bidez: Clara Montero Telletxea izendatu dute Tabakalerako kultur zuzendari.

Artearekin eta kulturarekin lotutako erakunde eta enpresen sektorean aritua da Montero, eta, kontseiluak oharrean nabarmendu duenez, «eskarmentu handiko ibilbidea du proiektuen diseinuan, estrategian eta exekuzioan», bereziki arte garaikidearen eta ikus- entzunezkoen inguruko jardueretan. Gaur egun, Zurich eta New Yorken egoitza duen Galerie Gmurzynska arte galeriako Garapen eta Ikerketa zuzendaria da, eta estrategiaren definizioaz eta artistak eta erakusketak proposatzeaz arduratzen da.

Erakunde publikoetan ere aritua da Montero, kultur arloan horietan ere. Eusko Jaurlaritzaren Kulturaren Sustapenerako zuzendari izan zen 2013tik 2016ra, eta, gero, Kultur Programazioaren arduraduna izan zen Bilboko Azkuna Zentroan, 2016-2018 epean. Hori baino lehen, ordea, Tabakaleran ere izan zuen ardurarik: zentroko jardueren koordinatzailea izan zen 2008 eta 2011 atean; beraz, barrutik ezagutzen du zentroa. Horrez gain, Tabakalerako Administrazio Kontseiluko kide ere izan zen Jaurlaritzaren ordezkari gisa, Kulturaren Sustapenerako Zuzendari izan zen garaian.

Urtarrilean onartu zuten Tabakaleraren plan estrategikoa, eta bertan jasotako kultur proiektua zehaztea eta exekutatzea izango du Monterok bere arduren artean. Halaber, sormen prozesuen sustapena lantzea, kultura herritarrengana hurbiltzeko programazioa sortzea eta kulturaren eta industrien garapenean laguntzea ere izango ditu zereginen artean.

Ohar berean jakinarazi dutenez, Montero «aurki» hasiko da lanean Tabakalerako zuzendaritza taldean: Edurne Ormazabal zuzendari orokorrak eta Oihana Zarra kudeaketa zuzendariak osatzen dute taldea. Kultur Zuzendaritzan hiru arduradun izango ditu alboan: Oier Etxeberria —arte garaikideak—, Victor Iriarte —zinema eta ikus-entzunezkoak— eta Arantza Mariskal —sorkuntza laborategia—.

Albiste gehiago

Martxoaren 30ean eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 8.225 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 402 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 1.807 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

"EAJ-Konfebask binomioaren arduragabekeria" salatu du LABek

Edu Lartzanguren

Erabateko konfinamenduak ekonomian izan dezakeen eraginaz "irakurketa katastrofistak" egiten ari direla salatu du Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak

Lantegiak itxita, Basaurin. ©Marisol Ramirez / Foku

Kutsatzeko kezka dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleen bi herenek

Berria

Espainiako Gobernuak atzo onartutako dekretua indarrean da, eta funtsezkoak ez diren jardueretan aritzen diren langileek etxean geratu beharko dute gaurtik aurrera. Urkullu ez dator bat neurri horrekin, ezta patronala ere. Txibitek Sanchez babestu du, baina uste du hobe litzatekeela jarduera ekonomikoa ez geratzea eta erabaki hori malgutzea.

Sidenor enpresako langileak jarduera eteteko eskatzen, aurreko astean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Jaurlaritzak letra txikiari heldu nahi dio gutxieneko jarduera bati eusteko

Xabier Martin

Madrilen azalpen gehiagoren zain dago, baimena nahi duelako enpresei isunik jar ez diezaieten

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna