KRITIKA. Opera

Otelloren konplexutasuna

Otello-rekin itxi du denboraldia OLBEk. E. MORENO ESQUIBEL.
2015eko maiatzaren 19a
00:00
Entzun

'Otello'

Musikariak: BOS. Eszena zuzendaria: Ignacio Garcia. Musika zuzendaria: Ricardo Frizza. Lekua: Euskalduna Jauregia. Bilbo. Eguna: Maiatzak 15.

Nahiz eta Giuseppe Verdiren tragedia aproposa izan denboraldiaren amaiera biribiltzeko, OLBEren ekoizpenak ez zion goiari eutsi antzezpena ona izan arren. Izan ere, Otello maisulana da. Bertan uztartzen baitira Arrigo Boitoren libreto bikaina eta Verdiren opera-gailurra; biak ala biak, Shakespeareren lanean oinarriturik eta XIX. antzez-musikaren sintesia ezin hobea suertatuz. Beraz, musikatik eta kantutik aparte, ezinbestekoa da antzerkiaren dimentsioa ondo adieraztea. Eta horretan, Ignacio Garciaren eszena, multzoaren mugimenduak eta argi-efektu konbentzionalak sumatu genituen, hau da, azalezko baliabideak erabiliz jelosiaren eta errugabetasunaren arteko tragedia erakusteko.Gaia benetan unibertsala eta zoritxarrez, egunerokoa!

Positiboen zorroan aipatu behar dugu Yago maltzurrarendeabrukeria azpimarratzeko argi gorriekinerabili zuengurutze burubeherakoa; edo senar-emaztearen ohearen atzean jarritako ispilua hilketaren ikuspuntua gehitzeko. Probetxuzko aldean ere, onartu behar dugu Lorenzo Caprileren dotorezia eta egokitasuna jantzietan pertsonaien arimaren jokabideak indartzeko (beltza-maltzurra, zuria-orbangabea, gorria-mendekua eta grina… ).

Ahotsaren arloan, Mario Bertitenorrak ez zuen hasieran behar den moduan islatu Otelloren arima-hondamendia. Ahots distiratsu eta indartsua atera zuen goi erregistroan baina kostatu zitzaion, notak ematetik aparte, pertsonaiaren tragedian sartzea. Berriz, Armeniako Lianna Haroutounian sopranoak ahots polita naturala eta fraseo egokia haizeratu zuen ondo konponduz emazte kaltetuaren rola. Askogustatu zitzaigun Juan Jose Rodriguezek lortu zuensintesia ahotsa eta antzez moduaren artean Yago maltzurraren rolean. Berak ahots egokia erabili zuen engainuaren pausu diferenteetan tinbre desberdinak igorriz. Jon Plazaola gipuzkoarrak sinesgarri egin zuen Cassioren rola. Bilbao Operaren koroak lan handia eta emankorra burutu zuen emanaldiaren zehar. Riccardo Frizza eskarmentu handiko zuzendaria dugu eta ondo kontzertatu zituen abeslariak eta orkestrak egin beharreko joko konplexua. Beharbada, sakontasun gehiago eskatuko genioke guztiz konplexua den tragedia honetan. Bere aginduetara, Bilbao Orkestra Sinfonikoari, ondo aritu arren, kostatu zitzaion eman beharrekodentsitate dramatikoa islatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.