SOSLAIA. Asier Atutxa

Bilbotik hurrengo portura, PwC

MIGUEL TOÑA / EFE.
Irune Lasa.
2018ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Bilboko Portuko presidente gisa bost urte bete dituenean jakinarazi du Asier Atutxak (Lemoa,1968) kargua datorren uztailean uzteko asmoa duela. Bere hurrengo portua PwC (PricewaterhouseCoopers) aholkularitza agentzia izango da, halako zerbitzuak eskaintzen dituen munduko konpainia nagusia. Orain gutxi, hain zuzen, PwCk euskal enpresaburu handien iritziak bildu zituen txosten bat aurkeztu zuen, eta bertan Bilboko Portua indartu beharra aipatzen zen.

Deustuko Unibertsitatean soziologia eta enpresa zuzendaritza ikasitakoa, Bilboko Portuko presidente izan aurretik Asier Atutxa Guggenheim Museoko giza baliabideetako arduradun izan zen hamar urtez, eta ondoren, Ingeplan Consulting ingeniaritzako zuzendari nagusia lau urtez.

Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu eta Legebiltzarreko presidente izandako Juan Mari Atutxa EAJko kidearen semea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.