ERREAKZIOAK

2018ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
«Osoko bilkuraren helburua izan da panorama politikoa gehiago nahastea eta zailtzea. [...] Badirudi erantzun bat izan dela Auzitegi Gorenak biharko egin dien zitazioari kausa baten parte diren pertsonei».

Rafael Catala Espainiako Justizia ministroa

«Independentistak eroso daude 155. artikuluaren aplikazioarekin. Bestela, ez lukete Jordi Turull aukeratuko inbestidurarako hautagai gisa, prozesu judizial baten zain dagoen pertsona bat baita».

Margarita Robles PSOEko bozeramailea Kongresuan

«Osoko bilkuran parte hartu dugu, baina gehiengoak proposatu duen hautagaia ez dugu gogoko, Convergenciako guardia zahar ustela Kataluniako Gobernua zuzentzen jartzen duelako».

Irene Montero Podemosen eleduna Kongresuan

«155. artikulua kentzen ez den bitartean, eta normaltasunaren bidera itzultzen ez den bitartean, hau da, Katalunian elkarrizketa eta egoera berri bat ez dauden bitartean, EAJk, eta hori bikain dakite PPk eta Rajoy presidenteak, ez du negoziatuko estatuko aurrekontuekin zerikusia duen ezertxo ere».

Koldo Mediavilla EAJko Politika Instituzionaleko burua

«Gaur egun tristea da, parlamentua antzoki gisa erabiliko dutelako. Katalunian legeak errespetatzen dituen presidente garbi bat izan arte egingo dugu 155. artikuluaren aplikazioaren alde».

Albert Rivera Ciudadanoseko presidentea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.