Donostiako Nazioarteko 64. Zinemaldia. KRITIKA. Zinemira

Igelen erasoa

Miren Gaztañaga eta Gorka Otxoa. BERRIA.
Beñat Eizagirre Indo.
2016ko irailaren 23a
00:00
Entzun

'Igelak'

Zuzendaria: Patxo Telleria. Herrialdea: Euskal Herria.Iraupena: 97 minutu.

Patxo Telleriaren Igelak fikzioko filma Zinemira sailean estreinatu da, eta, labur esateko, dibertigarria eta atsegina da. Argi dago ez dela maisulan bat, baina ez dio publikoari iruzur egiten, entretenigarria gertatzen baita hasieratik amaierara bitartean. Gainera, euskal abeslari eta taldeen musikari esker zirrara eragitea lortzen du zenbait unetan. Istorioa ez da originala, baina horrek ez du askorik axola, egilearen helburua bestelakoa baita, hau da, ikusleari une atsegin bat oparitzea, besterik gabe. Eta bide batez, etxe kaleratzeen inguruko gatazka larria planteatzen du. Zinema soziala eta umorea nahastea ideia ona izan ohi da, bizitzari aurre egiteko alaitasuna beharrezkoa baita, baina ez da zeregin erraza. Batzuek arazoa arinkeriaz jorratzea egotz diezaiokete, baina nire ustez, umorea ez da kausa serioen etsaia, umoreak konbentzioak hankaz gora ipintzeko ahalmen ikaragarria baitauka. Beraz, ezin daiteke inolaz ere Sipo Phantasma gisako proposamenekin alderatu, bakoitzak bere esentzia, ikusleria eta unea baitauka. Filmeko protagonista nagusia Gorka Otxoa aktore ospetsuak antzezten duen Pello da, eta banku bateko bulegari moduan jarduten du lanean. Itxura guztien arabera, pertsona zantarra da, eta inolako gupidarik gabe tratatzen ditu bankura laguntza eske doazen bezeroak. Azken finean, Barney Stinson filosofoaren esanetan, berak ez ditu jokoaren arauak asmatu. Baina bere nagusiaren erruz poliziak espetxean sartu nahiko du, eta ihes egin ostean, kaleratzeen aurkako erakunde bateko kidea bilakatuko da kasualitatez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.