ZUHAITZ GENEALOGIKOA EGITEKO URRATSAK

2016ko martxoaren 18a
00:00
Entzun
EAE

http://dokuklik.snae.org. 1500. urtetik 1900. urtera arteko informazio zabala dago Euskadiko Artxibo Sistema Nazionalean.

Araba

www.justizia.net. 1870etik gaur arteko jaiotza, ezkontza eta heriotza agiriak Arabako Erregistro Zibilean aurki daitezke.

www.ahdv-geah.org. Agiri zaharragoak Gasteizko Elizbarrutiaren Artxibo Historikoan aurki daitezke. Webgunean une honetan kontsulta sistema berrezartzen ari dira; bitartean, informazioa eskatzeko: posta elektronikoz, info@ahdv-geah.org edo telefonoz, (0034) 945-21 38 71. Urduñako (Bizkaia) eta Trebiñuko konderriko datuak ere elizbarrutiko artxiboan daude.

www.jjggalava.es. Arabako Batzar Nagusien artxiboak 1502tik 1799ra bitarteko agirien datu basea du. Atarian, Publicaciones atalean klikatu.

Arabako Probintzia Artxibo Historikoa. Ehun urte baino gehiagoko notario agiriak eta nobletasunarekin, kaparetasunarekin eta odol garbitasunarekin lotutakoak kontsulta daitezke.

Bizkaia

www.justizia.net. 1870etik gaur arteko jaiotza, ezkontza eta heriotza agiriak Bizkaiko Erregistro Zibilean aurki daitezke.

http://internet.aheb-beha.org. Agiri zaharragoak Bizkaiko Elizaren Histori Arkibuan aurki daitezke.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Agiritegi Historikoaren katalogoan eta Bizkaiko Probintzia Artxibo Historikoan ere hainbat agiri aurki daitezke.

Gipuzkoa

www.justizia.net. 1870etik gaur arteko jaiotza, ezkontza eta heriotza agiriak Gipuzkoako Erregistro Zibilean aurki daitezke.

www.mendezmende.org/eu/ Agiri zaharragoak Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoan aurki daitezke.

www.gipuzkoakultura.net Bergarako, Oñatiko eta Tolosako artxiboetan ere hainbat agiri daude.

Nafarroa

www.justicia.es. 1870etik gaur arteko jaiotza, ezkontza eta heriotza agiriak Nafarroako Erregistro Zibilean aurki daitezke. Baita Nafarroako bake epaitegietako telefonoak ere.

archivo@iglesianavarra.org. Iruñeko eta Tuterako Artzapezpikutza Artxiboa ezin da Internet bidez kontsultatu; bertatik bertara egin behar da, eta ezinbestekoa da ordua eskatzea; lau ordu erreserba daitezke hiruhileko bakoitzeko. Itxarote zerrenda luzea dago. Iruñeko telefonoa:(0034) 948-20 68 03.Tuterakoa: (0034) 948-40 21 60.

Nafarroako Errege Artxibo Orokorra. Hainbat gairi buruzko bilduma zabala dago.

Ipar Euskal Herria

earchives.le64.fr. Genealogiarekin lotutako agiri gehienak helbide berean bila daitezke.

Beste iturri batzuk

www.familysearch.org. Datu base zabala dute mormoiek:CD formatuan saltzen dituzten Vital Records Index Western Europe izenekoak.

BBVAko Artxibo Historikoak. 1850etik gaur arteko bilduma du bankuaren fundazioak. Ordua eskatu behar da.

www.euskomedia.org. Eusko Ikaskuntzaren Euskomedia atarian euskal bibliografiari buruzko bibliografia kontsulta daiteke:

Sancho El Sabio fundazioakXVI. mendetik 1939ra arteko bildumak ditu.

www.libertyellisfoundation.org/passenger. 1892 eta 1954 artean AEBetara emigratu zutenen datuak.

http://cemla.com/buscador/ . Argentinara 1800 eta 1960 artean emigratu zutenen datu basea, CEMLA Centro de Estudios Migratorios Latinoamericanos elkartea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.