La Course

Marianne Vosek bigarrenez irabazi du La Course

2019ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Marianne Vosek (CCC) modu ikusgarrian irabazi zuen atzo La Course, Frantziako Tourrak antolatzen duen egun bateko emakumezkoen proba. Bost itzuli eman zizkioten gizonezkoen erlojupekoaren ibilbideari, eta azkenekoan erabaki zen. Amanda Sprattek (Mitchelton) ihesean ekin dio itzuliari, eta, minutu erdiko aldea lortzera iritsi arren, Vosek azken igoera pikoan pasatu zuen. Giroan lau etapa irabazi berri ditu, eta pedal kolpe ikusgarriarekin dago. Ane Santesteban (Rotor) bederatzigarren izan zen, zazpi segundora, eta Eider Merino (Movistar) 69., 11 minutura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.