Ordiziako Klasikoa jokatuko da gaur, faboritorik gabe

2019ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Ordiziako 96. Klasikoa jokatuko da gaur, Euskal Herriko probarik zaharrena, eta badirudi azken urteetako irekiena izan daitekeela. Richard Carapazek azken orduan egin dio uko parte hartzeari, eta, ondorioz, faborito garbirik gabe gelditu da. Guztira, hemeretzi talde lehiatuko dira, eta Movistar da World Tour mailako bakarra. Kontinental Profesionaleko sei ariko dira Burgos-BH, Caja Rural, Euskadi-Murias, Delko Marseille, Israel eta W52/Porto. Nabarmentzekoa da Euskadi-Muriasen taldea eta Gari Bravoren aldeko apustua. Ohiko ibilbidea da, 166 kilometro eta bost igoera Abaltzisketara. 10:00etan hasiko da, eta lau ordu inguru irautea espero da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.