Film sinopsia

'Brillantissime'

Berria -

2018ko urtarrilak 17
Zuzendaria: Michele Laroque. Aktoreak: Michele Laroque, Kad Merad, François Fabian. Iraupena: 95 minutu. Generoa: Komedia. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2018.

Angelak uste du bizimodu ideala duela. Nizako (Okzitania) etxe eder batean bizi da, senar ederrarekin eta alaba nerabe jatorrarekin. Baina Gabon egunean, senarrak utzi egingo du, alaba mutil-lagunarekin joango da, eta lagunik onenak nahiago izango du lo egiteko pilulak hartu Angelarekin egon baino. Emakumeak bere burua berriz asmatzea erabakiko du, psikiatra esperimentuzale baten laguntzaz.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna