AUKERAK

2017ko urriaren 24a
00:00
Entzun
Carles Puigdemont Kataluniako Gobernuko presidentea bidegurutze batean dago, eta, nagusiki, lau bideren artean aukeratu beharko du.

Independentzia

Kataluniako Parlamentuko osoko bilkura monografikoan alde bakarreko independentzia aldarrikapena egiten badu eta erresistentzia prozesu bat hasten badu, atxilotua izateko arriskuan dago Puigdemont, Espainiako Fiskaltza Nagusiak joan den larunbatean adierazitakoa kontuan hartuta.

Independentzia eta hauteskundeak

Kataluniaren independentzia aldarrikatu dezake, eta gero hauteskundeetara deitu. Subiranismoko zenbait sektorek proposatu dute hori.

Frontea

Ez badu independentzia deklaratzen, ez eta bozetara deitzen ere, fronte subiranista bat sustatu dezake autogobernuaren deuseztapena eteteko. Catalunya en Comuk hori planteatu du.

Bozetara deitzea

Errepublika aldarrikatzeari uko egin diezaioke, eta bozetara deitu, Espainiako Gobernuak PSOE eta Ciudadanosen babesarekin eskatu bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.