Parisko Itunari lotzeko eskatu diete udalei

2015eko abenduaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hiesaren aldeko prebentzioa sustatzen jarraitzeko eta GIBdunen kontrako bazterkeria saihesteko eskariak ozen entzungo dira gaur, hiesaren aurkako nazioarteko elkartean. Gehitu gay eta lesbianen elkarteak, besteak beste, Parisko Itunera batzeko deia egin die udalei. Udalak bultzatu nahi ditu hiesaren kontrako jarduerak egitera, eta GIBdunen aurkako portaerak arbuiatzera. Beste hainbat erakundek eta taldek ere oharrak plazaratu dituzte eritasunaren gaineko neurri eta politika eraginkorragoak eskatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.