Arrauna

Zarautz eta Ares, igo; San Pedro, jaitsi, eta Hondarribia, mantendu

Aitor Manterola Garate.
2019ko irailaren 17a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Herenegun eman zituen eman beharrekoak uretako lanak arraun munduan, Portugaleten (Bizkaia). Urtero bezala, Eusko Label ligako azken jardunaldia eta kanporaketetako bigarren jardunaldiak jokatu ziren, eta gizonezkoen kasuan, Ares eta Zarautzek lortu zuten Eusko Label ligara igotzeko saria. Aldiz, San Pedrok galdu zuen maila, eta KAE 1 ligan ariko da. Emakumezkoei dagokienez, Hondarribiak lortu zuen Euskotren ligako lekuari eustea, eta Hibaikak eta Zumaiak ETE ligan segitu beharko dute.

Larunbatean Bermeon (Bizkaia) ez bezala, Zarautzek aurrea hartu zion Aresi, 2.46 segundogatik, eta 2010ean galdu zuena berreskuratzea lortu zuen, kanporaketako sailkapenean Aresen atzetik eginda, bigarren postuan. Izan ere, larunbatean, Bermeon, galiziarrek euskal herritarrei 2,82 segundoren aldea atera zieten. Igandean Tiranek hirugarren egin zuen; Deustuk, laugarren, eta San Pedrok, azkena. Horrenbestez, pasaitarrek maila galdu zuten, 2007az geroztik goi-goian ibili eta gero.

Hondarribia, sendo

Emakumezkoetan, larunbateko sailkapen bera utzi zuen igandekoak, eta Hondarribia Hibaika eta Zumaia baino hobea izan zen. Bi segundo atera zizkion Errenteriako taldeari, eta hamaika Zumaiakoari.

Eusko Label ligako azken jardunaldian, Urdaibaik liga honetako bere bandera bakarra eskuratu zuen, bigarren txandatik. Ondarroa izan zen bigarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.