Erdibidean geratu da

Bidasoak estu hartu du Bartzelona lehen 35 minutuetan, baina etxekoek 9-2ko partziala lortu dute, eta erraz nagusitu dira gero: 33-25

Adrian Crowley, jaurtitzen, atzo, Bartzelonaren aurka. FCB.
Julen Etxeberria.
2020ko otsailaren 13a
00:00
Entzun
Bartzelonaren nagusitasunaz jakitun, lehiakor izatea eta azken txanpara arte partidan bete-betean sartuta egotea zuen helburu Bidasoak atzo Palaun. Bada, erdibidean geratu zen Irungo (Gipuzkoa) taldea, lehiakor izan baitzen, baina ez neurketa amaitu arte. 35 minutuz bikain eutsi zion Bartzelonari (19-18), eta meritu handia du horrek, are gehiago kontuan hartuta, etxeko taldeak gola sartu zuela lehen hamasei jaurtiketetan. Bidasoako atezainak ezinean aritu ziren minutu askoan, baina haien zorionerako, taldekideak eraginkor aritu ziren erasoan.

Bigarren zatiaren hasieran iritsi zen etxekoen susperraldia, 9-2ko partziala lortuta. Horrek hautsi zuen partida, 19-18tik 28-20ra pasatu baitzen markagailua. Ordu laurden falta zen, baina erabakita zegoen dena. Azkenean, aldea bere horretan geratu zen: 33-25.

Bidasoak laugarren postuan jarraituko du, baina gero eta urrunago ditu goikoak: bi puntura du LogroƱo, eta laura Ademar, lehia bat gutxiago jokatuta.

Bestalde, Bera Bera Euskal Kopako finalerako sailkatu zen atzo, Zarautzen, etxeko taldeari 21-40 irabazita. Errotabarrik eta Zuazok jokatuko dute beste finalerdia, Ermuan (Bizkaia), martxoaren 13an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.