Objektua

Koadernoak

2017ko abuztuaren 15a
00:00
Entzun
Orrialde dezente beteta. Lehen bistadizoaren arabera, boligrafoz gehienbat. Letra handi samarra. Lerro zuzenak. Tatxatutako esaldi gutxi; azpimarratutako dezente. Morea du azala batek. Gorria al zen azkar-azkar ireki duen bestearena? Kaosa aipatu duen idazlearen ohar koadernoak. Bi. «Ez ditut azken orriraino betetzen. Eta ez ditut denak gordetzen». Batzuk bai, beraz. Hauek gorde ala ez erabakitzeko garaia ez da heldu oraindik. Nobela bukatutakoan, agian. Oraintxe bertan idazten ari den nobelarako pasarteak agerian. Txukun-txukun idatziak. «Ez hain txukun», idazleak. Erabilera oharrak hurrengo orrian: «a)» zatia testuko halako tokitan txertatu behar dela; «b)» pasartea bestekotan. «Eta tartean, erosketen zerrenda, medikuarekin ordua. Nire eguneroko bizitza aurki dezakezu hemen ere». Ez dituela ekarri tarteka betetzen dituen paper zatiak. Ez direla erakusteko modukoak. Ezkutatzekoak ere ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.