Albistea entzun

Arrauna. ANTXERRITIK

Ezkutaketan

Jon Ander De la Hoz - Getariako arraunlaria

2023ko abuztuak 29

Itsasoa sartu da ekuazioan. Arraun giroan esan ohi da taldeak bestela baitakoan aritzen direla Kontxako Banderaren atariko liga jardunaldietan. Ezkutaketan, nahi bada. Gizonezkoen mailan, tostartean egiten diren balizko mugimendu horiei neurri gabeko denboralea gehitu zaie aurtengoan, eta teknikariak ez, ontziak aritu dira ezkutuko jolasean, Itegiko puntara joan eta itzuli, olatu artean gorde eta azaldu.

Halako itsas baldintzek irudi ikusgarriak uzten dituzte, baina ez hori bakarrik: arraunlariaren giharrak zartatzen dituzte, eta sailkapenak ezohikotu. Estropadaren ezbaiko atzerapenak zer eragin izan duen azken emaitzan, eskifaiaren osaerak nolakoa behar lukeen, errekuperazio tartea murritza dela ostegunera artean... Zalantza asko lehen ere duda-mudan dagoenarentzat, zer esanik ez datorren estropadan akatserako tartea murritza dela jakinda.

Emakumezkoak, aldiz, bestelako arrazoiengatik aritu dira estalian. Maila nagusikoak bai, bederen. Aste eta erdi eduki dute biharko sailkatze estropada prestatzeko, liga hilaren 20an amaitu ondotik. Kalbarioa, lehiarako irrikan dagoenarentzat. Ostera, teknikari eta prestatzaileentzat azken xehetasunak fintzeko eta Kontxara puntu-puntuan ailegatzeko abagunea.

Bistan denez, nork bere tresnak baliatu ditu bihar-etzitan asmatzeko. Sailkatze estropadetan azaleratu behar dituzte lehen gordetako trebetasun eta apustu guztiak, baldin eta taldea urteko sasoiko banderarik garrantzitsuenean ariko bada. Zerbaitegatik deitzen diote beldurraren estropada.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Athleticeko jokalariak, lehen gola ospatzen, Iñaki Williamsen sartutakoa. ©L. RICO / EFE

Beste derbi zuri-gorri bat

Julen Etxeberria

Hogei urteren ostean, Athleticek Alavesi irabazi dio Mendizorrotzan. Garaipena lortuta, zuri-gorriek indartu egin dute egiten ari diren sasoi hasiera ederra. Arabarrek aurreneko aldiz galdu dute etxean
Chima Moneke Baskoniako jokalaria eta Xavi Rabaseda Bilbo Basketekoa, lehian, Euskal Kopan. Bertan behera geratu zen partida, hezetasunagatik. ©SASKI BASKONIA

Zalantzak eta ziurtasunak

Mikel Reina

Baskoniak eta Bilbo Basketek bihar ekingo diote ACB ligari. Gasteiztarrek Lugon jokatuko dute, Breoganen aurka. Bilbotarrek, berriz, Andorra jasoko dute Miribillan.
Oihan Sancet, gola ospatzen. Athleticek Alavesi sartutako bigarrena izan da. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Zuri-gorrientzat izan da derbia

Julen Etxeberria

Hogei urteren ostean, Athleticek Alavesi irabazi dio Mendizorrotzan. Garaipena lortuta, zuri-gorriek indartu egin dute egiten ari diren sasoi hasiera ederra. Arabarrek aurreneko aldiz galdu dute etxean.

 ©BERRIA

Zantzu onak indartu nahian

Eñaut Agirrebengoa

Alavesek eta Athleticek sasoiko bigarren derbia jokatuko dute gaur, Gasteizen. Arabarrek etxeko hirugarren garaipena lotu nahi dute. Bizkaitarren asmoa emankor jarraitzea da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...