SOSLAIA. Pello Bilbao

Hasi da uzta biltzen

MATT TURNER / EFE.
Jon OrdoƱez Garmendia - Julen Etxeberria
2023ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
Pello Bilbaok (Gernika-Lumo, Bizkaia, 1990) ezin hobeto ekin dio denboraldiari. Lehiatu den laugarren egunean lortu du Bahrain taldeko txirrindulariak lehen garaipena. Australian izan da, Down Under itzuliko hirugarren etapan. Euskal txirrindulari batek sasoi honetan lortutako lehen garaipena da, baita proba horretako lehena ere. 2003an, Mikel Astarloza nagusitu zen Down Under itzulian, baina ez zuen etaparik irabazi.

Esprintean irabazi du Bilbaok. Simon Yates ingelesari (Jayco) eta Jay Vine australiarrari (UAE) aurre hartu die. Vinek egin du eraso helmugarako 2,3 kilometro falta zirela, Corscrew mendatean, %9,2ko pendiza duen aldapa batean. Hasieran, Yatesek soilik jarraitu ahal izan dio, eta Rohan Dennis liderra (Jumbo-Visma) atzean geratu da. Bilbaok, ordea, mendate gainera iritsi aurretik harrapatu ditu bi iheslariak, eta esprintean irabazi die.

Sailkapen nagusian, Vine dago lehen postuan, eta Bilbao bigarren da, hamabost segundora. Yates, berriz, hirugarren da, hamaseira. Itxura guztien arabera, hiru ziklista horiek lehiatuko dira azkeneko bi etapetan itzulia irabazteko asmoz. Bi etapak aldapan gora bukatuko dira.

Bilbaok konfiantzaz lepo ekingo dio erronkari. Sasoi betean dagoela erakutsi du. Nekez du gorabeherarik. Azken urteetan lortu dituen emaitzak horren erakusle dira: Down Underrekoa kontatuta, bost garaipen lortu ditu World Tourrean 2018tik hona: bi etapa irabazi ditu Italiako Giroan, beste bat Euskal Herriko Itzulian, eta beste bat Dauphinen. Oso ondo aritu da itzuli handietan ere: Giroan, bitan izan da bosgarren, eta behin seigarren; eta Frantziako Tourrean, bederatzigarren izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.