Pascal Ackermannek irabazi zuen atzo Italiako Giroko 11.etapa, esprintean. Sasoiko lehen garaipena eskuratu zuen, gainera.Eguneko albistea, baina, bi ordu lehenago iritsi zen: Tao Geoghegan Hartek (Ineos), sailkapen nagusiko hirugarrenak, Giroa utzi behar izan zuen eroriko baten ondorioz. Lehen bi sailkatuak ere eroriko berean joan ziren lurrera, baina arazorik gabe jarraitu zuten. 2020ko Giroko garailea erori zen tokitik hamar bat kilometrora erori zen Oscar Rodriguez burlatarra (Movistar), eta horrek ere erietxerako bidea hartu zuen.
Etapa hasi baino lehen jakinarazi zuen Quick-Stepek taldeko lau txirrindularik Giroa utzi behar izan zutela COVID-19ak jota. Jan Hirtek, Josef Cernyk, Louis Vervaekek eta Mattia Cattaneok etxerako bidea hartu zuten, Remco Evenepoel liderrak aurrez egin bezala. Hortaz, 34 lagun gutxiagorekin abiatu zen 11.etapa, horietako hemeretzi gaixotasunagatik. Faboritoen artean Evenepoelek, Geoghegan Hartek eta Aleksandr Vlasovek (Bora) utzi dute Giroa lasterketaren erdia bete denean.
Camaioretik Tortonara 219 kilometro egin zituen tropelak atzo, eta esprinterren taldeek ez zuten ezer oparitzeko asmorik. Helmugarako bost kilometro gelditzen zirenean utzi zuten ihesaldia ezerezean, eta azken gerri kolpean nagusitu zitzaion Ackermann Jonathan Milani (Bahrain).
Zorigaiztoen artean
Pascal Ackermannek irabazi du Giroko 11. etapa. Tao Geoghegan Hart eta Oscar Rodriguez etxera joan dira eroriko larri baten ostean

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu