SOSLAIA. Milagros Rubio

Konpromiso soziala izan du ardatz nagusi

Milagros Rubio, Bardeako tiro eremuaren kontrako martxan (2002). ARGAZKI PRESS.
joxerra senar
Tutera
2015eko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
Gurasoak kontserbadoreak zituen, eta kristautasunaren balioekin hezi zuten Rubio. Balio haiek gehi desberditasun sozialen kontzientziak mundua aldarazteko konpromisoa piztu zioten Rubiori eta hori izan du politikagintzan aritzeko motor nagusia. «Oso txikitan hasi nintzen. Klandestinitatean eskola antikapitalistetan... Hortik auzo batzordeetara pasa nintzen, horiek ere klandestinoak, 1970eko hamarkada hasieran, frankismo betean». Diktadura amaitzean, Euskadi Mugimendu Komunistako militante izan zen eta hala sartu zen herriko zinegotzi. 36 urtean izan da hautetsi: «Udal esparruan herritarren eguneroko beharretatik eta kezketatik gertuago zaude».

80ko hamarkadan eta 90eko hamarkada hasieran ezkerreko hainbat alderdiren bateratzea bultzatu zuen, Batzarre osatzeraino. 1999ko legealdian, Batzarre Euskal Herritarrok alderdiarekin bat egin eta Rubio parlamentari izan zen. Haatik, su-etenaren hausturaren ondorioz, Batzarrek utzi egin zuen EH eta bere unerik zailenetakoa izan dela aipatu du. Gerora, Nafarroa Bain sartu zen Batzarre:«Batasunerako saioak etengabe egin behar dira». Orain ilusioz dago Nafarroako Gobernuan eta Tuteran eman den aldaketarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.