Albistea entzun

ARGI ALDIAN

Genomen merkatua

Jose Ramon Bilbao - Genetika irakaslea EHUn

2017ko ekainak 4

Izugarria izan da Giza Genoma Proiektuaren hasieratik hona teknologia genomikoek izan duten garapena. Hamahiru urte iraun zituen egitasmo aitzindari hartan sekuentziatutako genoma bakoitzeko 100 milioi dolar gastatu omen ziren. Urtea amaitu orduko genoma bakoitzeko ordubete eta 100 dolar nahiko izango direla aurreikusten da. Teknologiaren eskuragarritasunak ikerketa ugari ahalbidetu ditu unibertsitate eta zentro nagusietan. Batzuk giza talde desberdinen aniztasuna katalogatzen dute, gure espeziaren historia genetikaren ikuspegitik ulertzeko asmoz, eta asko gaixotasunen oinarri genetikoen bila dabiltza, sendabidea aurkitzeko xedez. Ehunka milaka pertsonen genomak aztertu dira ikerketa horietan, eta datuak erakunde desberdinetako biltegi erraldoietan gordeta daude, komunitate zientifikoaren esku, galdera berriak erantzuten laguntzeko. Datu bildumak erabiltzeko baina, batzorde etiko eta zientifikoen onespena behar da; burokratizazioaren oztopoak salatzen dituzte ikertzaile askok.

Kostuen merkatzeak Genomika demokratizatu duela ere esan ohi da, azterketa genomikoak zuzenean eta diruaren truke eskaintzen dituzten enpresen sorrera ekarri duelako. Ohiko eskaintza bezeroaren leinu genetikoa zehaztean datza, baina osasunarekin lotutako informazioa ere erauzi daiteke azterketa genomikoetatik. Kontrolik gabeko osasun azterketa oro eztabaidagarria bada ere, erabakia pertsonala da eta printzipioz, emaitzak konfidentzialak. Orain negozio berria aurkitu dute enpresa horiek, bildutako datuak osasun eta farmazia alorreko multinazionalei saltzearena, alegia. Sinatutako kontratuek horretarako baimena eman duten 650.000 pertsonaren datu genomikoak konpainia pribatuen esku utziko dituzte, haien intereseko egitasmoetan erabiltzeko. Informazio pertsonala negozio bilakatzearen arriskuak kezkatuta, zientzialari eta erabiltzaileak antolatzen hasi dira eta openSNP.org plataforma irekia abiarazi dute. Norberaren datu genomikoak eta osasun arloko informazioa musutruk partekatzeko aukera eskaintzen da bertan, edozeinek erabil ditzan, inolako mugarik gabe. Orain sei urte sortutako ekimenak bost milatik gora dohaintza jaso ditu dagoeneko, baina herri mugimenduen ezaugarriak dituen iniziatiba hau ez da guztien gogoko, eta zenbait tokitan datu genomikoen trukaketa askea galarazteko neurriak ezarri dituzte. Eredu eta interesen arteko lehiak Zientzian ere badaude, eta Genomikaren kasuan, autogestio, protekzionismo eta liberalismoaren arteko talkak gertatzen ari dira. Gizarte osora zabaldu behar da eztabaida hau, guztion ondarea dena guztion onerako nola erabili, guztion artean erabaki dezagun, berandu baino lehen.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©MAIALEN ANDRES / FOKU

«Arnasgune batzuek utzi diote hala izateari; hori irauli nahi dugu»

Irati Urdalleta Lete

Hiru lan ildo nagusi zehaztu ditu legealdirako: UEMAren hedatzea, ikerketa eta kulturartekotasun proiektuak. Hizkuntza politika «aurrerakoiak eta ausartak» galdegin ditu.
Txirrindulari batzuk Gasteiz hiribidetik igarotzen. ©ENDIKA PORTILLO/ FOKU

Pedalkada gutxiago Gasteizen

Maixa Utrera

Gasteizko Udalak jarritako neurgailu baten arabera, hiru urteotan gutxiago erabili da bizikleta hirian. Bizikleteroak elkarteak kezka agertu du beheranzko joeraren harira.

Vianako Erentzun ikastolako ikasleak, atzoko ekitaldian. ©BERRIA

Begirada komun bat ikastolentzat

Ion Orzaiz

Ikastolek hezkuntza marko orokor berria aurkeztu dute, Vianan. VII. batzarra eginen dute 2024an, etorkizuneko erronkak aztertzeko

Atzo Antiguan egin zuten kanpaldiko ekintza bat. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Egitarau zabaleko kanpaldia «etxebizitza eskubidearen alde»

Unai Etxenausia

Ehun-ek antolatu du kanpaldia. Turismoaren inguruko hitzaldi batekin hasiko dute eguna gaur

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...