Urrizak sistema berri bati egingo dio aurre zazpigarren txapela lortzeko

Oriamendik txapelketa eredu luze baten alde egin du Kutxabank txapelketan. Zortzi pilotari ariko dira, eta hamazazpi partida jokatuko

Goikoetxea, Urriza, Ansa eta Barrenetxea, atzoko aurkezpenean. J. U. / FOKU.
Imanol Magro Eizmendi.
2019ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Oriamendik buruz buruko Kutxabank erremonte Torneoko sistema aldatu du, eta luzeago baten alde egin du aurten. Gauzak hala, zortzi izango dira guztira parte hartuko duten pilotariak, eta hamazazpi partida izango ditu. Azken ligaxkan sartuko dira iaz finalerdietarako sailkatu ziren pilotarietako hiru: Urriza txapelduna, Endika eta Barrenetxea IV.a. Ezkurra II.ak eta Azpirozek, aldiz, final-laurdenetan ekingo diote bideari, eta Ansa II.ak, Juaneneak eta Goikoetxea V.ak final zortzirenetan. Bi horiek atariko fasean sailkatu dira. Txapelketak hutsune nabarmen bat du, Xanti Utergak aitatasun baimena hartua du,eta ez du jokatuko.

Ligaxkak dira txapelketa eredu berriaren bizkarrezurra. Final-zortzirenetan zein final-laurdenetan hiruna pilotariko ligaxka bana jokatuko da, eta azken ligaxkan laukoa. Lehen bietan lehen sailkatuak egingo du aurrera, eta azkenekoan aurreneko hirurek. Azken ligaxkako irabazlea finalera igaroko da zuzenean, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek finalerdi bakarra jokatuko dute. Ligaxka horretan lau, bi, bat eta zero puntuko sistema erabiliko dute tanto kopuruaren arabera. Txapelketa larunbatean hasiko da Juanenean eta Goikoetxearen arteko partidarekin, eta finala irailaren 14an jokatuko da. Txapelketako partidak astearte, ostegun eta larunbatez jokatuko dira, guztiak Galarretan. Faborito handia Javier Urriza da. Zazpigarren txapela lortzea du helburu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.