Osasuna 0-2 Sevilla

Garesti ordaindu ditu berriro hutsak

2021eko otsailaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Sevillak eten egin du Osasunak zeraman bolada ona. Azken bi partidak irabazi eta gero, gorritxoek galdu egin zuten atzo Sadarren: 0-2. Julen Lopetegik entrenatutako taldeak agerian utzi zuen zergatik dagoen hirugarren postuan Espainiako Ligan: sendo aritu zen atzean, eta eraginkor aurrean. Diego Carlosek sartu zuen lehen gola, 18. minutuan, eta De Jongek bigarrena, 49.ean. Osasuna saiatu, saiatu zen, baina Betisen aurka bezala, garesti ordaindu zuen defentsan egindako hutsak eta aurrean izandako eraginkortasunik eza. Galdu arren, Jagoba Arrasatek entrenatutako taldeak lau punturen aldea du oraindik jaitsiera postuekiko. Argazkian, Oier, etsita, bigarren minutuan baloia buruz zutoinera bidali ondoren. Sevillak, ordea, ez zuen barkatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.