'Las brujas de Zugarramurdi'

Akelarreak Donostiako Zinemaldira

2013ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
Las brujas de Zugarramurdi filma Alex de la Iglesia zuzendariaren azken lana da. Carmen Maura, Carolina Bang, Terele Pavez, Hugo Silva eta Mario Casas aktore espainiarrak dira filmean aktore protagonistak. Urrea salerosten duen denda batetik urrea lapurtzen duten lapur talde baten istorio zoroa kontatzen da filmean. Poliziatik Frantziara ihes egiteko asmoarekin, Zugarramurdiko etxe batean hartzen dute ostatu. Etxe horretan bizi diren emakumeak, ordea, sorginak dira, eta haien urrea eta arima lortzen saiatuko dira. Pelikula Baztan haranak inguratzen duen Zugarramurdi herrian grabatu da, besteak beste. Heldu den irailean estreinatuko da Alex de la Iglesiaren filma, Donostiako Zinemaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.