Aldatu, aurrera egiteko

Osasun egoerak hala behartuta, pilota mistoko binakako master laburra jokatuko dute mistoko eta gozoko binakako luzea jokatu beharrean

Laboral Kutxa Masterreko bikoteak eta antolatzaileak, atzo, Bilboko Euskal Museoan eginiko aurkezpenean. M. RAMIREZ / FOKU.
Julen Etxeberria.
2021eko martxoaren 2a
00:00
Entzun
Beste hamaika kirol lehiaketek bezala, Emakume Master Cupek ere egokitu behar izan du koronabirusaren pandemiak eragindako osasun egoerara. Hala, antolatzaileek hainbat aldaketa egin behar izan dituzte ezinbestean aurrera egiteko. Aldaketa nagusia zera da, aurten pilota mistoko Binakako Laboral Kutxa Masterra jokatuko dutela ohiko pilota gozoko eta mistoko Laboral Kutxa Binakako Txapelketa jokatu beharrean.

«Pena» dute antolatzaileek, 80 pilotarik eman baitzuten izena pilota goxoarekin aritzeko, eta 28k mistoarekin aritzeko, baina azpimarratu dute indarrean dauden mugikortasun murrizketekin «ezinezkoa» izan dela txapelketa handi eta luze bat osatzea, eta, lehiari eusteko, Eusko Jaurlaritzarekin adostu dutela goi mailako txapelketa bat antolatzea formatu murriztu batean.

Hamasei pilotari bakarrik ariko dira, zortzi bikotetan banatuta: A multzoan, Etxebeste-Olatz Ruiz de Larramendi, Amaia Aldai-Leire Aldai, Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi eta Aldaregia-Mendizabal ariko dira; eta B multzoan, Garai-Orbegozo, Larrarte-Urkizu, Arrizabalaga-Naroa Agirre eta Ruiz de Infante-Bergara. Hiru asteburutan jokatuko da: final-laurdenak, larunbat honetan, Asteasun (Gipuzkoa); finalerdiak, hilaren 20an, Irunen (Gipuzkoa); eta finala, apirilaren 4an, Irunen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.