Txirrindularitza. Frantziako Tourra

ESAITek «aldarrikapen martxa» egingo du Tourrean hilaren 23an

Donostia
2014ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
Gertu dira Frantziako Tourrak Pirinioetan egingo dituen hiru etapak, eta beste urtebetez euskal zaleez beteta egongo dira bide bazterrak, aurtengoan Euskaltel animatzerik izango ez duten arren. Tourreko etaparik garrantzitsuenetarikoak direla aprobetxatuz, Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak (ESAIT) han egingo duen aldarrikapen martxa aurkeztu zuen atzo, Anoetako estadioan emandako prentsaurrekoan. Aldarrikapen martxa uztailaren 23an izango da, Tourrak Pirinioetan egingo duen bigarren etapan, hain zuzen. Saint Gaudensen hasi eta Saint Lary pla d'Adeten amaituko da. Aurtengoa 14. aldarrikapen martxa izango da, urtero lez «Euskal Herriko selekzioen ofizialtasuna eta nazioartean lehiatzeko aukera» aldarrikatzeko helburuarekin.

Mikel Uzkudun ESAITeko kideak, parte hartzeko gonbita eginzien euskal herritarrei. Martxa 11:00etan aterako da Saint Lary herriko teleferiko aurretik. Parte hartzaileek hamar kilometroko igoera egingo dute Soulaneko gainera arte, ordubete inguruko ibilbidea. «Errepide bazterrean jende asko egoten da lasterketa pasatzeko zain, eta aukera paregabea da euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko».

Lasterketaren harira, Euskaltel taldearen desagerpenari buruz ere hitz egin zuen Uzkudunek. «Zoritxarrez,marea laranjarik ez dugunez, aurten euskal txirrindulariak inoiz baino sutsuago animatu behar ditugu». Uzkudunek, euskal zaleen izaera goraipatu zuen:«Euskal zaleek beste behin erakutsiko dugu munduko afiziorik onenetarikoa garela». Ikurrina eta bestelako euskal ikurrak eraman ditzaten eskatu zien zaleei Uzkudunek, «aldarrikapenak lau haizeetara zabaltzeko». Parte hartzaileei gomendioak ere eman zizkien, ekitaldia bide onetik joan dadin. Horrela, bezperan joatea gomendatu zuen ESAITeko kideak, eta egunean bertan kotxean doanarentzat «arazoak» iragarri: «Esperientziak esaten digu onena aurreko egunetan joatea dela, egunean bertan oso azkar ixten diete-eta bidea autoei». Dena den, egunean bertan joaten direnek funikular zerbitzua erabilgarri izango dutela gogoratu zuen.

Bezperan ere festa

Egunean bertan soilik ez, ESAITek bezperarako ere antolatu dituhainbat ekitaldi. Bezperan, ESAITen gunera biltzen diren zaleentzat, «euskal giroko festa» antolatu dutela azaldu zuen Uzkudunek. «Gunera biltzen denak, musika eta zer jan eta edan izango du», arratsaldeko zazpietatik aurrera. Helmugatik 500 metrora egongo da gunea, kanpalekuak jartzeko gunetik gertu. Uzkudunen ustez, Pirinioetakoa aukera «paregabea» da «giro onean» euskal selekzioen ofizialtasunaaldarrikatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.