'Breaking Bad', Tijuana in Blue, eta Pirinioak

2019ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Franco diktadorearen heriotzaren ondoren agertu zen berriro publikoki ELA, III. Biltzarrean, 1976an. Urte hartan jaio zen Mitxel Lakuntza Vicario, Iruñean. ELArekin lotu zuen bere izena 23 urte zituela, 1999an, Gamesako behargina zela. Elektronikako ikasketak egin ondoren sartu zen lanera haize erroten konpainian, eta ELAko ordezkari izan zen bi urtez han, harik eta 2001ean sindikatuaren egituran sartu zen arte. Nafarroako ELAko koordinatzailea izan da 2004az geroztik, eta Batzorde Eragileko kidea, beraz, urte horietan guztietan. Sindikalismoa senaz eta pasioz egiten duenetakoa da; beste pasioak ere baditu, ordea: mendia, zinema eta musika, esaterako. Pirinioetan zoriontsu da paisaiarekin gozatzen, «presarik gabe, hamaiketakoarekin gozatzen»; zinema aretoak ere gustuko ditu ostiral gauetan. Breaking Bad hasi eta buka egin duenetakoa da, eta, iruindarra izaki «musika eta militantziarekin batera» hezitakoa denez, zinez maite ditu hainbat banda, adibidez Barricada eta Tijuana in Blue.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.