Albistea entzun

Ezarian. Herri Urrats

Xalbador ikastegia, geroarekiko erronka

Duela 30 urte ekin zioten Herri Urrats antolatzeari Xalbador kolegioa erosi eta bertan arraberritze lanak egin ahal izateko. Orduko sustatzaileak erotzat hartu zituzten arren, garapenaren eredu bihurtu dute xedea.
Azken bi urteetan, arraberritze lanetan ari dira Xalbador kolegioan. Bildutako dirua lanetara bideratuko da.
Azken bi urteetan, arraberritze lanetan ari dira Xalbador kolegioan. Bildutako dirua lanetara bideratuko da. BERRIA

Aitor Renteria -

2013ko maiatzak 11 - Baiona

Arraberritze lanetan da Kanboko Xalbador ikastegia azken bi urteotan. Alta, errealitatean, Xalbadorren etenik gabekoak izan dira lanak eta auzolanak, hasi eta ezin bukatuak. Herri Urrats beharretatik sortutako amets ero bat izan zen, orduko sustatzaileen arabera. Ikastolen ereduak segida eman behar zion ereduari baina bigarren maila plantan ezartzeko baliabiderik ez zegoen. Amets eroak gorpuztu egiten dira arteka. Horrela izan zen 1983an. Miguel Torre, Gillermo Etxebarria eta Margareth Gaillon ere erotzat hartu zituzten Herri Urrats egiteko gutizia plazaratu zutelarik. Talde txiki batek, ordea, Robert Hirigoien, Noel Cesaire eta Serge Zuraide bertzeak bertze, xedearekin bat egin zuen. Garaian Seaskaren kolegioa ibiltaria zen, ez baitzuen egoitza finkorik.

Lehen urte hartan, etekinetako 46.000 euro pasa Seaskari ematea deliberatu zuten, eta gaineratekoa Xalbador ikastegia eraikitzeko erabiliko zen. Etxe zahar bat erosi zuten Kanbon. Alabaina, zaharra zen, eta konponketa ugari behar. Egitasmo osoa egiteko 1.300.000 euro behar ziren. Eta holako dirurik ezin sortu Herri Urratsek urteetan ere. Auzolana jarri zuten abian. Lana bukatuta, asteburuetan guraso, irakasle, ikasle eta hainbat euskaltzalek parte hartu zuten konponketetan. Orotara, 400etik goiti lagun aritu ziren.

Opor garaietan egoitza alokatzera eraman zituen beharrak. Usu, Pazko garaiko oporretan, AEK-k alokatzen zituen egoitza zaharra eta barnetegia. Euskara ikasten ari zirelarik, parean ikusten zituzten lan taldeak, bigarren egoitza eraikitzen ari, teilatua jartzen.

Arrasate eta Basauritik 30 edo 40 pertsonaz osatu taldeak jiten ziren, 15 egun emateko bertan lanean, janaria bere sakelatik ordainduz, gogoratzen du Miguel Torre hastapeneko Herri Urratsen antolatzaileetariko batek, lehen edizioa aipatzen den aldi oro. Urteetan ez zuten iparra galdu eta inurri lanak fruitua ekarri zuen. Kolegioa, barnetegia eta lizeoa eraiki zituzten, orotara 500.000 libera (77.000 euro) baino gutxiago xahutuz. Euskal herritarren borondate eta lanarekin eraikia dago Xalbador ikastegia. Auzolanak herenera mugatu zuen aurreikusitako xahutzea. Mailuz Zaldunbide, Gexan Alfaro eta Manex Goihenetxe izan ziren lehen zuzendariak.

Eraikinarekin funtzionamendua eta ikastolen xedea hedatu nahi zen. 45 ikaslerekin abiatu zen. Heldu den eskola sartzean, 300 gazte hartzeko gaitasuna ukanen du Xalbadorrek. Eredu horrek bidea egin zuen, Seaskaren baitan frogatuz bideragarria zela bigarren maila bururaino eramatea. Geroztik bertze bi kolegio egin dira, Ziburun eta Donaixtin. Orduan, guti ziren lehen mailatik bigarrenera pasatzen ziren haurrak. Oraindik, Seaskaren erronkarik handienetarikoa da, baina kopuruak biziki emendatu dira. 1998an lanen lehen fase hura bukatu zuten, eta Herri Urratsen kudeaketa eskuz aldatu zen, bertze fase bati bidea utzita halabeharrez. Baina Xalbador ikastegiak eredua finkatu du. Aitzin selekziorik egin gabe, ikasleen gehiengoa ikasketen bururaino eramatea da xedea.

Ikastetxe frantsesek ikasleen mailaketa sozioprofesionala, aitzin selekzioa eta baxoa gainditzea erabiltzen dituzte erreferentzia gisa. Ez da hola gertatzen Xalbadorren, baina urtero %90etik gora dira baxoa gainditzen dutenak lizeoa bukatu ondoren.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Olatu sinkronizatua

Berria

Bi urte barru Europako kultur hiribirua izateko bidean, bosgarren Olatu Talka lehertu da asteburu honetan Donostian, 250etik gora proposamen sinkronizatu eskainita parte hartu nahi duen orori. Sormena, kirola Śargazkian, Easo igeriketa taldeko kideen atzoko erakustaldiaŚ, aldarrikapena eta elkartasuna nahastu dira egitarauan. Donostiatik kanpo ere zabaldu da aurten eskaintza, gainera.

Alarmak piztuta

Berria

Nafarroan, berezko arraza batzuk galzorian

60 urteko gaztea

Berria

Fender Stratocaster gitarra elektrikoa, 1954tik doinuka

Hemen da Olentzero

Berria

Gaur kalez kale eta etxez etxe ibiliko da, haurren begiradapean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...