Samuel Sanchez: «Talde handi batean egon beharra nuen»

Denbora luzez talde bila aritu ondoren, Euskaltel-Euskadiko txirrindulari ohiak BMCrekin sinatu du

Erredakzioa
2014ko otsailaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hilabeteak zeramatzan Samuel Sanchezek talde bila. Etsitzen ere hasia zen, eta pixkanaka barneratzen haren betiko taldeak egin bezala, Euskaltel-Euskadik, hark ere txirrindularitza utzi beharko zuela.

Baina etorkizuna iluna zirudienean ikusi du argia Sanchezek. Ez da argi apala; dirdir egiten du, tropeleko talde indartsuenetako batekin sinatu baitu 36 urte betetzear dagoen txirrindulariak:AEBetako BMC taldearekin.

Cadel Evans, Tejay Van Garderen, Philippe Gilbert... Txirrindulari puskak ditu BMC taldeak. Eta haiekin aritzeko «sekulako ilusioarekin» dago Sanchez. «Lehendabiziko kontratua sinatu duen txirrindulari bat bezala sentitzen naiz». Itxaronaldia «luzea» egin zaiola aitortu du, baina inoiz ez duela galdu talde bat aurkitzeko itxaropena. Ez du ustekabean harrapatu BCMren gisako talde indartsu batek bera fitxatu izana. «Talde handi batean egon beharra nuen», azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.