NBEko misioa, geldotasunetik erasora

2014ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Harrabots handia sortu du NBEren Monusco misioak. Bake tropak ez dira gai izan zibilen aurkako sarraskiak saihesteko, eta kasko urdinen geldotasunak nabarmen utzi du erakundea. 2010eko abuztuan 300 emakume inguru bortxatu zituzten Luvungi herrian, Ipar Kivu probintzian, NBEko base batetik gertu. M23ko matxinoak Gomara hurbildu zirenean ere, 2012an, borrokarik egin gabe utzi zuten hiria gerrillarien esku, nahiz eta armak erabiltzeko baimena izan zibilak defendatzeko. 2013ko martxoan kasko urdinen mandatua indartu zuten, eta FIB Esku-hartze Brigada Indarra sortu zuten. Egiteko garrantzitsuagoa hartu zuten orduan nazioarteko soldaduek: talde armatuen aurka egiteko askatasuna eman zieten. Kongoko armadarekin batera matxinoen aurkako operazioak egin dituzte, batez ere Ipar Kivun. NBEren misiorik handiena da Kongokoa. 20.000 lagunek baino gehiagok osatzen dute, gehienak kasko urdinak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.