HEMEROTEKA

2015eko abenduaren 1a
00:00
Entzun

Urrutikoetxea,iraultza lasaia

«Iraultzak txinparta batekin hasten direla esan ohi da, askotan ezustean. Eta ekain hasieran Bengoetxearen eskua hautsi zuen pilota hark pilotaren statu quo-a aldatu zuen. Atzo [herenegun] 10-20koarekin Irujok txapara bota zuen pilota batek piztu zuen ezinezkoa zirudien iraultza. Iraultza horrek Urrutikoetxea berretsi du onenen artean».

Jon Ormazabal

Gara

'Urruti'-k historia irauli du

«Urrutikoetxeak beste bat zirudien minutu askoan. Ezinean ari zen, hazita zegoen aurkari baten aurka. Baina Zaratamokoa suspertu egin zen, hamabi tanto jarraian lortu zituen, eta bikoa lortu: txapeldun banakakoan eta lau t'erdian».

Joseba Lezeta

El Diario Vasco

Utzi pasatzen, Mikel dator

«Bikaina, ikaragarria. Jar iezaiozue nahi duzuen adjektiboa Mikel Urrutikoetxeak Bizkaia pilotalekuan lortutako garaipenari. Denek balio dute, eta denak motz geratzen dira. Zaratamokoak horiek guztiak eta gehiago merezi zituen. Frontoietako errege berria da. Banakako lehian txapelduna».

Juan Pablo Martin

El Correo

'Urruti'-k ez du mugarik

«Partiden kondairak ez dira jaiotzen emaitzetan, sentsazioetan baizik. Arimatik jaiotzen dira iraultzak, eta errainetatik jaio zen Mikel Urrutikoetxearen iraultza, haren barrutik eta Juan Martinez de Irujoren zorte txarretik, bi aurpegidun jokalaria, lau t'erdiko osoan partida bat ixteko gai izan ez dena».

Igor G. Vico

Deia

Iraulketarik handiena

«Ikusten ari zirena sinetsi ezinda. Hala ikusi zuten Bizkaia pilotalekuko 3.000 lagunek Mikel Urrutikoetxearen iraulketa, lau t'erdiko txapela eman zion iraulketa».

Joseba Fonseca

Mundo Deportivo

Iraulketa gogoangarria

«Atzoko [herenegungo] arratsalde gogoangarriei esker da pilota den bezalakoa. Ez frontoian bizi zutenek eta ez telebistaz ikusi zutenek ez dute ahaztuko».

L. Guinea

Diario de Navarra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.