Diru publikotik 22 milioi euro Mendizorrotzarako

2018ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Erakunde publikoek 22 milioi euro inguru emango dituzte Mendizorrotza estadioa eraberritzeko, hots, proiektuaren kostuaren %40. Gasteizko Udalak zortzi milioi jarriko ditu, eta Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Aldundiak, zortzina. Josean Kerejeta buru duen Baskonia-Alaves taldeak izango du falta dena jartzearen ardura: 28 milioi euro, hain zuzen ere. Egun, 20.000 ikusle eskas sartzen dira Mendizorrotzan, eta asmoa da eraberritze lanak amaituta, estadioak 30.000 ikuslerentzako tokia izatea.

Atzo aurkeztu zuten akordioa Gasteizen, eta bertan izan ziren Gorka Urtaran alkatea, Ramiro Gonzalez ahaldun nagusia, Bingen Zupiria Kultura sailburua eta Alfonso Perez de Trokoniz Alaveseko presidentea. Zupiriak azaldu zuenez, «azpiegitura erreforma garrantzitsu bat» delako parte hartuko du Jaurlaritzak finantzaketan. Gainera, nabarmendu zuen obra amaitutakoan ere estadioa Gasteizko Udalaren instalazio bat izaten jarraituko duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.