Poliziak gizon bat hil du Bruselako geltoki batean, leherketa baten ondoren

2017ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
BRUSELA. Atzo iluntzean leherketa bat gertatu zen Bruselako tren geltoki nagusian, eta Poliziak pertsona bat hil zuen. Horixe jakinarazi zuen Belgikako Poliziaren bozeramaile batek. Belgikako prentsaren arabera, gizon horrek gerriko-bonbat bat eta motxila bat zeramatzan aldean. Hainbat lekukoren esanetan, leherketa bat entzun zen geltokiaren barruan, baina ez dago argi zer gertatu zen. Leherketaren ostean, metroko 1 eta 5 lineetako zirkulazioa eten zuten, eta, estazioarekin batera, Grand Place Bruselako plaza nagusia ere hutsarazi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.