Lea-Artibai eta Uribe Kosta izango dira Bertsolari Gazteen BBK sariketaren finalean

2021eko azaroaren 18a
00:00
Entzun
BERTSOLARITZA. Lea-Artibai eta Uribe Kosta lehiatuko dira Bertsolari Gazteen 29. BBK sariketaren finalean, azaroaren 29an (astelehena), Bilboko BBK aretoan. Atzo Busturialdeko eta Lea-Artibaiko taldeek finalaurrekoa jokatu zuten, Arratzuko (Bizkaia) Barrutialde institutuan. Etxahun Lekue bertsolaria izan zen aurkezlea. BeƱat Romerok, Leire Etxebarriak eta Miriam Juaristik osatu zuten epaimahaia. Lea-Artibaiko taldean, Amaiur Galdos, Ariane Sololuze, Ziara Larrinaga, Aissa Intxausti, Garazi Navarro eta Irune Basagoiti aritu ziren kantuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.