Japonian kalte handiak eragin ditu azken 25 urteetako tifoirik bortitzenak

2018ko irailaren 5a
00:00
Entzun
TOKIO.Jebi tifoiak kalte handiak eragin ditu Japonian. Lerro hauek idazterakoan, zazpi ziren hildako pertsonak, eta 200 inguru zauritutakoak. 600.000 lagun, berriz, euren etxetik aterarazi zituzten, eta 600 hegaldi bertan behera utzi. Azken 25 urteetako tifoirik bortitzena izatea espero zuten agintariek; izan ere, orduko 160 kilometroko haizeteak eragin ditu. Tifoia bart zen lurrera iristekoa. Ryuta Kurora Japoniako Meteorologia Agentziako arduradunak zehaztu zuen lurrera iristean ere tifoiak «indar handia» izatea espero zela eta mendebaldean, ekialdean eta iparraldean euriteak eta olatu handiak eragingo zituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.