Pentsiodunak kexu dira legebiltzarrarekin

2018ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Euskal Herriko Pentsiodunen Plataformak salatu du Eusko Legebiltzarrak ez diela erantzunik eman bere eskaerei, eta izkin egin diola pentsio duinak bermatzeko «ardurari». Plataforma horretako bi kide azaldu ziren atzo Eusko Legebiltzarreko Gizarte Politiken Batzordean, eta beren mobilizazioen eskaera nagusia aldarrikatu zuten: gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea. Eusko Legebiltzarrak pentsioei buruzko eskumenik ez duenez, plataformako kideek ziurtatu dute osagarrien bitartez bermatu dezaketela pentsiodunik ez izatea 1.080 euroko muga horretatik behera. «Legebiltzarrak euskal herritarren eskubideak bermatu beharko lituzke. Bere ardurei uko egin die, argudio onartezinekin, ez baitu serio hartzen pentsioen arazo larria», ziurtatu zuten.

Hego Euskal Herriko pentsiodunen plataformak gaur dira biltzekoak, Gasteizen. Uste denez, maiatzerako protesta bateratu bat antolatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.