CDUk SPDrekin gobernua osatzea onartu du bilkuran

2018ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
BERLIN. Alemaniako CDU Batasun Kristau-Demokratak kongresu federala egin zuen atzo Berlinen. Angela Merkel kantzilerraren alderdiak bi gai nagusi zituen eztabaidatzeko: bata, SPD alderdi sozialdemokratarekin gobernuko koalizioa osatzearen inguruko akordioa berrestea ala ez; bestea, berriz, Annegret Kramp-Karrenbauer alderdiko idazkari nagusi hautatzea. Ezusterik gabe, bi proposamenei baietz erantzun zieten han elkartu ziren 975 delegatuetatik gehien-gehienek.

SPDren erabakia falta da koalizioa ofizial egiteko, baina hori igandean jakinaraztekoa dute sozialdemokratek. 464.000 militantek dute botoa emateko eskubidea, eta ostiralean bukatuko zaie epea. CDUren kasuan, 27 delegatuk baino ez zuten kontrako iritzia agertu. Kramp-Karrenbauer ere botoen %98,8rekin hautatu zuten idazkari nagusi. Merkelen hurbilekoa da, eta Sarre landerreko lehen ministro izateari utzi dio alderdiko idazkaritza hartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.