Larrialdi egoera Sri Lankan, gatazken eraginez

2018ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
COLOMBO. Sri Lankako Gobernuak larrialdi egoera ezarri zuen herenegun, eta atzo eman zuen horren berri. Duela hiru egun hasitako musulmanen eta budisten arteko gatazken eraginez hartu du erabakia. Halere, Defentsa Ministerioa gatazken inguruko informazioa zabaltzearen aurka dago: «Ez dugu gatazkekin lotutako zenbakirik eman nahi, ezta tropen ingurukorik ere, ez baitugu haserre gehiago eragin nahi; bakebidea mantendu nahi dugu».

Atzo, armadaren estatu nagusiko buru Ravindra Wijegunaratnek zera esan zuen soilik: Kandy probintzian armada zabaldu dutela, eta gutxienez gaur arteko etxeratze agindua ezarri dutela. Erabaki horiekin batera, gobernuak sare sozialak ere blokeatu ditu.

Liskarrak astelehenean hasi ziren, musulmanen eta budisten arteko borroka batean budista bat hil ondoren. Asteartean, muturreko budistek ehunka negozio erre zituzten, eta musulman bat hil.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.